plazeraren_gau_ilunekoakHoteletako glamour eta festa pribatuetako poz kaskarinarekin hasi, eta bizitza alferrik galdu duenaren sentipen mingotsarekin amaitu, F. Scott Fitzgeralden ipuin antologia honek (Garazi Arrulak eta Iñigo Roquek prestatua) idazlearen bizitza eta ibilbidea laburbiltzen dizkigu. Ospea batez ere eleberriek eman zioten arren (eta eleberri horien zinemaratze ugariek), ipuingile trebe eta estimatua izan zen, bere garaian aldizkariek ondoen ordaindutakoa eta ehundik gora kontakizun ondu zituena.

Francis Scott Fitzgerald, Plazeraren gau ilunekoak, Elkar 2014

Itzultzaileak: Iñigo Roke eta Garazi Arrula

Noiz? Ekainaren 30a, ostegunean, 20:00etan

Non? Ignacio Aldecoa kultura etxean

@GastIraKluba

Gasteizko Irakurle Klubaren 15/16 ikasturtearen egitaraua