- ekitaldia hau amaitu da.
[IRAKURLE KLUBA] Hadij-Murat, Lev Nikoláievich Tolstói
6 maiatza, 2021 @ 20:30 - 22:00
Jarleku kopurua mugatua izango denez, etortzeko asmoa baduzu idatzi lehenbailehen helbide honetara: irakurlekluba@geuelkartea.eus
Koordinatzailea: Iban Zaldua
Twitter: @gastIraKluba
Email: irakurlekluba@geuelkartea.eus
Hadji-Murat, errusiar inperioa XIX. mendearen lehen erdian Kaukasoko mendietan gauzatzen ari den konkista- eta asimilazio-politikaren kontrako erresistentziako buruzagia, bi botere kontrajarriren artean harrapaturik dago : alde batetik Shamil, islamdar erresistentziako buruzagi nagusia, Hadji-Murat bere mendeko matxinatua hilik ala bizirik (hilik nahiago) harrapatzeko haren familia bahiturik daukana, eta errusiar gudarostea, Hadji-Murat itxuraz babestu, baina familia askatzeko egiazko laguntzarik ematen ez diona.
Ataka gaitz horretan, Hadji-Muraten bizia tenaza batean bezala harrapaturik daukaten bi indarren mende dago . Itxaron beste irtenbiderik ez du, harik eta, itxaropen guztiak galdurik, etsimenaren indarrez eta zorian fidaturik, bere askatasuna eta familiarena lortzeko azken ahaleginari ekiten dion arte.
Bizia galtzera baizik ezin eraman dezakeen bide horretan, banan-banan erretratatzen dira bizitzea suertatu zaion zirkunstantzietan partaide diren eragile guztiak: matxinatuak, soldaduak, agintariak, errusiar eta kaukasiar herri xeheak.
Eta bidearen buruan, heriotzan aurkituko du Hadji-Muratek askatasun eta duintasun betea