BlogaGEUrekin mendira
[ARGAZKIAK] GEUrekin Mendira: Vallegrul
Eguraldia lagun, mendi ibilaldi ederra egin zuten Vallegrulen GEUrekin Mendirako kideek.
Vallegrul mendira eta San Lorenzo baselizara joan ziren GEUrekin Mendirako lagunak Lalastratik, Valderejo parkean. Lau ordu luze egon ziren mendizaleak, ibiltzen eta atsedena hartzen. Oso eguraldi ona eta eguzkitsua izan zuten lagun, ibilaldi eta paisaia zoragarrien artean. Beti bezala, giro ederrean ibili ziren bertaratutakoak.
Iruzkinik ez "[ARGAZKIAK] GEUrekin Mendira: Vallegrul"