AHO BETE HITZ, apirila gastronomikoa – 2017
Euskaraz lokartu eta euskaraz esnatu, euskaraz gosaldu, bazkaldu, askaldu eta afaldu. Baina euskaraz jateko euskaraz sukaldatu beharko dugu. Hona hemen euskara eta gastronomia uztartartzen duen hilabetea. Apirilean zehar gastronomia munduan murgiltzeko ekintza desberdinak izango ditugu: Mamian, Artepaneko espezialistek gidatutatako etxeko pizza tailerra, Mikel Garaizabalen eskutik Errexala elkartean Arabako Errioxako ardo, txakolin eta Idiazabal gazta dastaketa eta hilabetea borobiltzeko Josetxorekin batera sukaldaritza saioa Beheko Sua elkartean. On egin!
*Izena emateko, bidali zure izen abizenak, telefono zenbakia eta e-posta dagokion arduradunari
- Etxeko pizza tailerra > Apirilak 3, astelehena, 19.00
Artepaneko profesionalekin- Mamia –Artepan- (Diaz de Olano margolaria 11-13)
- Prezioa: 10€ lagun bakoitzeko
- Ardo, txakolin eta gazta dastatzea > Apirilak 4, asteartea, 19:00
Mikel Garaizabal enologo eta someelierrarekin- Errexala elkarte gastronomikoan (Aiztogile, 62)
- Prezioa: 10€ lagun bakoitzeko
- Sukaldaritza saioa > Apirilak 5, asteazkena, 19.30
Josetxoren gidaritzapean sukaldatu eta jan:- Tipula zopa
- Kuiatxoa barazkiz betea
- Zapore desberdinetako madalenak
- Beheko Sua elkarte gastronomikoan (Barrenkale, 7)
- Prezioa: 10€ lagun bakoitzeko
*Izena emateko, bidali zure izen abizenak, telefono zenbakia eta e-posta dagokion arduradunari
Iruzkinik ez "AHO BETE HITZ, apirila gastronomikoa – 2017"