Irakurketaren jolasa dugu helburu Gasteizko Irakurle Klubean. Ez zaizkigu sobera interesatzen literatur lanen azterketa erudituak, irakurleon esperientzia zuzena elkarrekin konpartitzea baizik. Hilean behin biltzen gara, beti ere euskaraz idatzitako edo euskarara itzulitako liburuen inguruan. Hemen duzu, beraz, 2019/2020 ikasturterako proposatzen dizugun irakurketen egitaraua. Gonbidatuta zaudete.

 

GASTEIZKO IRAKURLE KLUBA 2019/20 EGITARAUA

  • Urriaren 24a, osteguna > Irati Elorrieta, Neguko argiak, Pamiela 2018.
  • Azaroaren 28a, osteguna > Slavenka Drakulic, Han ez banengo bezala, Pasazaite 2018.
  • Abenduaren 19a, osteguna > Angel Erro, Lerro etena, Elkar 2019.
  • Otsailaren 6a, osteguna > Emily Brontë, Gailur ekaiztsuak, Erein-Igela 2017.
  • Martxoaren 5a, osteguna > Iñigo Aranbarri, Munduko tokirik ederrena,  Susa 2018.
  • Martxoaren 26a, osteguna > Katixa Agirre, Amek ez dute, Elkar 2018.
  • Apirilaren 23a, osteguna > Beñat Sarasola, Deklaratzekorik ez, Susa 2019.
  • Maiatzaren 28a, osteguna > Alice Munro, Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak, Erein-Igela 2018.
  • Ekainaren 25a, osteguna > Ruben Sanchez, Hondarrak, Txalaparta 2019.

Saio guztiak 19:30ean izango dira, Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean.

Koordinatzailea: Iban Zaldua