Badator Korrika, eta tradizioari jarraiki, GEU, Oihaneder eta ALEAk elkarrekin egingo dugu kilometroa.

Oraingoan 2523. kilometroa egokitu zaigu Joan Karlos I eta Stockholm kaleen bidegurutzean, Salburuan.

Apirilaren 14an, 10:30ean elkartuko gara bertan. Etorri geurekin!

Milazangok euskarari bultzada emango!

 

Aurten milazangoarekin batera egingo dugu korrika, guztion urrats sendoekin euskarari bultzada emango dion milazangoa!

Milazangoa auzolanean eraikiko dugu ostegunean, apirilak 4, 17:00etan, eskuz esku eta zangoz zango arinago egin dezagun korrika!

Bazatoz? Eman izena magirre@geuelkartea.eus helbidean, edo etorri zaitez zuzenean Oihanederrera!

Milazangok euskarari bultzada emango!