Gasteizko Euskararen Elkarguneak, Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak “11 Ber Bi Festibala” izeneko jaialdia aurkeztu dute. Azaroaren 23tik abenduaren 14ra arte luzatuko da, eta askotariko aukerak eskainiko ditu: antzerkia, filmak, hitzaldiak, kontzertuak, karaokea… Bereziki gazteei begirako jarduerak izango dira, “herritarren artean euskararen erabilera handitzeko funtsezko elementua baita”.
Oraingoan, beraz, Udalak, Aldundiak eta euskalgintzako hainbat eragilek parte hartzeko eta lankidetzan aritzeko programazioa landu dute, esparru, adin eta gustu ezberdinetako pertsonak erakartzearren. Jardunaldiak iragartzeko kartelak ‘Hartu zure lekua eta jarri eroso’ lema darama, sofa baten irudiarekin batera, ekintzez gozatzeko gonbit eginez. Askotariko aukerak daude: antzerkia, filmak, hitzaldiak, kontzertuak, karaokea… Bereziki gazteei begirako jarduerak izango dira, herritarren artean euskararen erabilera handitzeko funtsezko elementua baita.
Programa osatzerakoan, Euskadiko kultur sorkuntzaren arloko berrikuntzen alde egin da, esaterako, Mug Mus Laborategiaren ‘Esku Harriak: Oteizaren Haria’ eta Lankuren ‘Bakean dagoena bakean utzi’ ikuskizunak, Hesian taldearen disko berriaren aurkezpena, eta LaBasu rap-kantariaren errezitaldia. Orobat, Gasteizen sortutako proiektu artistikoak sustatuko dira, hala nola, Ane Gebararen lan bat eta Bidelapurrak taldearen kontzertua.
Iruzkinik ez "11 Ber Bi Festibala"