Kandelak eta erronkak, Euskararen Eguna ospatzeko
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Gasteizen, EUSKARAK 365 EGUN ekimena antolatuko dugu aurten ere. 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3a bitartean ospatuko den EUSKARALDIA aurkezteko ekintza berezia antolatu dugu larunbat honetan, abenduaren 2an, ALEA aldizkariarekin elkarlanean.
Azken urteetan bezala, kandelen mosaikoa egingo dugu Andre Maria Zuriaren plazan. Iluntzeko 19:00etan, kandelak pizten hasiko gara, bertaratzen direnen laguntzarekin. Guztira, 1.500 kandela piztuko ditugu, euskararen alde. Bitartean, umeentzako margoak eta puxikak eta photocolla izango dira.
Mosaikoa prest dugunean argazki erraldoia egingo dugu. Ostean, Kumbalaye batukadak girotuko du Oihaneder Euskararen Etxeraino egingo dugun kalejira. Han izango dugu zain Euskaldunon Erronken Zuhaitza. Gasteizen euskararen erabileraren arloan EUSKARALDIAn norberak hartuko dituen erronkak aurkeztea da asmoa. Ekarpen hauek guztiak Erronken Zuhaitzean eskegi ahal izango dira, abenduaren 2an bertan, eta hurrengo egunetan, urtarrilaren 6ra bitartean. Anima zaitez zurea egitera!
Ekimen hau Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko euskalgintzako eragileekin batera, antolatu duten Euskararan Astearen barruan dago kokatuta. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean izango da: EUSKARAREN ASTEKO JARDUERAK GASTEIZEN
Abenduak 2, larunbata
- 19:00 [KANDELEN MOSAIKOA] EUSKARAK 365 EGUN – Andre Maria Zuriaren plazan
- Kandelak piztu, umeentzako margoak, argazki erraldoia, photocalla…
- 19:30 [ARGAZKIA ETA KALEJIRA] Andre Maria Zuriaren plazatik Oihaneder Euskararen Etxera, Kumbalaye batukadarekin
- 20:30 [EUSKALDUNON ERRONKEN ZUHAITZAREN INAUGURAZIOA]
- Erronkak irakurri eta zuhaitzean jarri
Iruzkinik ez "Kandelak eta erronkak, Euskararen Eguna ospatzeko"