Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

[SARRERAK DESKONTUAREKIN]: RIGOR MORTIS

azaroak 19 @ 19:30 - 21:00

Endredozko komedia da Rigor mortis, heriotzaren inguruko sekretuak lau haizeetara zabalduko dituena.

Aitona Rufino hil berri da, ahoa zabalik zuela. Amonak ez du nahi inork horrela ikusterik. Bizilagun xelebrearen konplizitatearekin, edozer egingo du rigor mortisak ahoa itxita harrapatu dezan. Bitartean, alabaren eta bilobaren aurrean disimuluan ibili beharrak endredozko komedian sartuko gaitu bete-betean. Lau emakume eta hilotz bat. Heriotzak familia batzea lortuko badu ere, sekretuak lau haizeetara zabalduko dira guztiak aho zabalik utziaz.Alea iacta est.

Noiz: Azaroak 19, 19:30
Non: Jesus Ibañez de Matauko Antzokia (Hegoalde G.E.)

*BAKARRIK BI SARRERA PERTSONA BAKOITZEKO (DERRIGORREZKOA DA MINTZALAGUN EDO GEUKIDE IZATEA SARRERAK ESKURATZEKO)*

Xehetasunak

Data:
azaroak 19
Ordua:
19:30 - 21:00
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

Hegoalde Gizarte Etxea
Alberto Schommer, 10
Gasteiz,
+ Google Map