[MIKROIPUINAK]: LIBURUXKAREN AURKEZPENA
ekainak 17 @ 18:00 - 18:30
2024. eta 2025. mikroipuin lehiaketen edizioetan aurkeztu ziren ipuin guztietatik mikroipuin liburu bat jaio da. GEU-re mikroipuinak: “mina” eta “eragin” gaien inguruko istorioak kontatzen ditu. Bertan ere aurtengo edizioaren irabazleak aurkeztuko ditugu eta euren sariak banatu.
Guztiona den liburu honen aurkezpena ekainaren 17an izango da, 18:00etan, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean.
Aurkezpen laburra baina bizia izango da, mikroipuin bat bezala!
Animatu izena ematera.
