EUSFERA GASTEIZ
UNIBERTSO EUSKALDUNAGOA GURE HAURRENTZAT BAT
Zein da helburua?
Gurasoekin elkarlanean, gure etxeko haur eta gaztetxoen atmosferan euskarak gero eta presentzia handiagoa izatea da helburua.
Nori dago zuzendua?
Euskaraz jakin ala ez, 0-12 urte bitarteko haurren gurasoei (edo guraso rola betetzen duten helduei) dago zuzendua. Haurren inguru euskaldunagoa izatea nahi duten guraso guzti-guztientzat, beraz. Izan ere, guztiek egin dezakete ekarpena!
Noiz izango da?
Maiatzaren 7tik 17ra bitartean gauzatuko da ekimena antolatzea erabaki duten herrietan. Gasteizek parte hartuko du ekimenean.
Nola parte hartu?
1) MISIOA
Etxekoekin gauzatzeko moduko proposamenak dira MISIOAK. Zein misio proposatzen dizkizugun jakiteko, klikatu hemen: MISIOAK.
2) EUSPAZIOA

Denok elkarrekin parte hartzeko guneak dira EUSPAZIOAK. Hemen publikatuko ditugu Gasteizen antolatu dituguna:
- Maiatzak 11 · 17:30 · Skate Park (S Martin): MUSIKA TRESNAK ERAIKI
- Maiatzak 12 · 17:30 · Paris hiribide ondoko muinoa: ASTRONOMIA: ERAIKI PLANISFERIO BAT ATERKI BATEKIN. (Izen ematea)
- Maiatzak 13 · 17:30 · Olarizu letrak: IBILBIDE BOTANIKOA (Izen ematea)
- Maiatzak 14 · 17:00 · Ramón Bajo patioa: MURALA ETA SERIGRAFIA
- Maiatzak 14 · 17:30 · Galeoi pirata: LAND-ART
- Maiatzak 15 · 16:30 · Fontetxa Gaztelua Kantxak: JOLASEAN TAUPADAK BERPIZTUZ! Kalaka jolasak + Titi Dj-ak.
- Maiatzak 15 · 17:00 · Judimendi Parkea: HABIA-KUTXEN TAILERRA
Zalantza edo galderarik?
Jarri gurekin harremanetan:
- euskaraldiagasteiz@gmail.com
- 688 74 30 86 / 688 81 91 18
- www.eusfera.taupamugimendua.eus
Iruzkinik ez "EUSFERA GASTEIZ"