
[IRAKURLE KLUBA] KAIXO, KARIS. Danele Sarriugarte & Miren Narbaiza
urriak 2 @ 20:00 - 21:30
DoanIkasturte honetako aurkezpen ekitaldia emanaldi berezi batekin dator.
KAIXO, KARIS
Danele Sarriugarte & Miren Narbaiza
2025/26 ikasturteko Irakurle Klubaren Aurkezpena
- Noiz: Urriak 2, osteguna.
- Ordua: 20:00
- Non: Ignacio Aldecoa (Irakurketa Aretoa)
Agur eta ciao, edo ireki eta itxi. Emanaldi honetako hiru testuak aldi berean dira bi gauzak, aldi berean zerbaiten itxiera eta abiapuntu. Zabalik geratutako uneetara itzultzen da ahots narratiboa (karga afektibo eta politiko handiko uneak denak), horiei agur esateaz batera beste bide batzuetarantz abiatzeko.
Danele Sarriugarteren testuak eta Miren Narbaizaren musika.