Euskaraldia-ON!
Topaketa irailaren 26an, Eibarren
Euskaraldiaren lehen urratsak ariketa herriz-herri posible egiten duzuen batzorde kideokin (herriko euskaltzaleak, teknikariak, dinamizatzaileak…) ematea ezinbestekoa da, eta horregatik, irailaren 26an, Eibarren egingo dugun Euskaraldia ON! topaketara gonbidatu nahi zaituztegu.
Eibarkoa ez da ohiko bilkura izango!
- Euskararen erabilera bultzatu nahi dugun euskaltzaleon bilgunea izatea nahi dugu
- Kezkak eta ideiak partekatzeko, baina, batez ere, aldaketa posible dela sinisteko
- Tarteka bidean galtzen ditugun indarrak berreskuratzeko
- Eta herri/auzoetan baliagarriak izan daitezkeen ideiak eta tresna praktikoak eskuratzeko
- Topaketan herrien izen ematea zabalduko dugu!
Euskaraldia indartsu behar dugu, baina, batez ere, indartsu behar gaitu.
Elkarrekin zerbait handia egiteko ahalmena daukagu, eta sinistuta gaude Eibarko topaketan bidea egiten hasiko garela!
Noiz: irailak 26, ostegunez
Non: Eibar Coliseo Antzokia
Ordutegia: 18:00-19:30
Elkarrekin joango gara: Gasteiztik kotxeak partekatu ditzakegu. Joan nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan: euskaraldiagasteiz@gmail.com / 688 74 30 86
Iruzkinik ez "Euskaraldia-ON!"