BlogaGasteizko jaiak

[GEU TXOSNA 2024]

Andra Mari Zuriaren jaiak hurbiltzen doaz eta aurten ere, Aihotz Plazan kokatzen den Txosnaren ardura hartu dugu. Aurreko urteetan oso gustora lan egiteaz aparte, gure lehentasunezko helburua lortu dugu: jaietan euskararen presentzia indartzea. 

Aurten, Aihotz plaza, euskararen eta euskal sortzaileen plaza bihurtu nahi dugu, kultura eta sortzaile gasteiztarrak fokoan jarriz!

Abuztuaren 2-tik irekiko dugu txosna, kartel paregabearekin: BELE, Bidelapurrak eta DJ Pineapple Sweets. Abuztuaren 3an, betikolez, familientzako unea izango da, ikuskizun polit batekin eta dantza plazanarekin!

BADAKIZUE, AURTEN, PLAZA IZAN GUREKIN!!

GEU-RENTZAKO PLAZ(ERR)A IZANGO DA ZUEKIN 9 EGUNETAN ZEHAR EGOTEA!!

Horretarako, txanden deialdia ireki dugu eta mezu honen amaieran dagoen estekan duzue izena-emateko aukera. 



Jai herrikoi eta euskaldunen alde!! Eta gogoratu, zuek zarete GEU!!!!

Zalantzarik baduzue jarri gurekin kontaktuan: info@geuelkartea.eus edo komunikazioa@geuelkartea.eus



Iruzkin 1 "[GEU TXOSNA 2024]"

  1. Ana Luisa Ramírez Medrano
    2024-08-28 Erantzun

    Ni Ana Luisa Ramírez naiz iaz mintzalagunean hartzen nuen parte eta 24 €ko matrícula egin nahi nuke. Hala ere ez dakit nola egin mesedez zuen laguntza eskatu nahi nizueke. Eskerrik asko. Ana Luisa Ramírez


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna