GEU TXOSNA 2023 – Hamar urte, hamaika esku
Andra Mari Zuriaren jaiak hurbiltzen doaz eta aurten ere, Aihotz Plazan kokatzen den Txosnaren ardura hartu dugu. Aurreko urteetan oso gustora lan egiteaz aparte, gure lehentasunezko helburua lortu dugu: jaietan euskararen presentzia indartzea.
Hamar edizio hauetan zehar esku ugarik eskaini digute laguntza, eta aurten, zuen babesa inoiz baino gehiago behar dugu!
Hamar urte, hamaika esku!
Aurten, hamargarren edizioa denez, GEU-saria hasierako kide ausart eta ameslari horientzat izango da: Ane Pedruzo, Eñaut Iraeta, Naroa Cuesta, Iñaki Lazkano, Manuel Moreno, Ximon Iriondo, Patxi Goia, Iñaki Perez de San Vicente, Maialen Pagazaurtundua, Esti Rodriguez, Saioa Fernandez de Aranguiz, Gorka Ortiz de Urbina (Zeledon) eta Itsaso Estarrona.
Eskuz-esku 9 egunez euskarari txanda emanez.
Horretarako, txanden deialdia ireki dugu eta mezu honen amaieran dagoen estekan duzue izena-emateko aukera.
Aurten, abuztuaren 3an jaia eta elkarren esku-hartzea hasiko da.
Hona hemen eguneko programazioa! Honez gain, sorpresa gehiago egongo dira!!!! Ez galdu!!!!
Jai herrikoi eta euskaldunen alde!! Eta gogoratu, zuek zarete GEU!!!!
Zalantzarik baduzue jarri gurekin kontaktuan: info@geuelkartea.eus edo komunikazioa@geuelkartea.eus
Iruzkinik ez "GEU TXOSNA 2023 – Hamar urte, hamaika esku"