GERORIK EZ DA · Dokumentala eta solasaldia
“Gerorik ez da” energia zein baliabideen xahutzea, hazkundea eta kolapsoaren inguruan hitz egiten duen animaziozko film bat da. Munduak 21 mendean aurrez aurre duen erronka energetikoa aurkezten digu.
Filmak ez du soilik petrolio zein energia-gainaren (peak oil) inguruan begirada jartzen, harago doa eta ekonomia hazkunde esponentzialari kritika zorrotza egiten dio.
Filmaren izenak galduak gaudenaren itxura eman balezake ere ez da hori, diotenez, egileen helburua. “Errealitatea bada dagoeneko nahikotxo larria, jendea kontu gaitzagoetan pentsatzen jar dadin”...
Ausartuko zara etorkizunari aurrez aurre begiratzen?
Irailak 20an elkar ikusiko dugu Oihanederren…
Solasaldia:
Unai Pascual: Ingurumen Ekonomian Doktorea (Yorkeko Unibertsitatea, 2002). Gaur egun, Ikerbasqueko ikerkuntza-irakaslea da Basque Centre For Climate Change-en baitan. “Gizakien ongizatea, biodibertsitatea, ekosistemen zerbitzuak eta klima aldaketaren arteko harreman ekologiko-ekonomikoak” da bere gaur egungo lan ildoaren izenburua. Aurretik Cambridge zein Manchesterreko unibertsitateetan irakasle lanetan jardun du.
Estitxu Villamor eta Luis Casado:
Fracking Ez plataformako kideak.
GEU elkarteak antolatzen duen Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren barruan kokatzen da emanaldi hau.
- Noiz? Irailak 20, asteartea, 19:00etan
- Non? Oihaneder Euskararen Etxea (Betolaza aretoa)
Sarrera librea izango da, edukiera bete arte.
Iruzkinik ez "GERORIK EZ DA · Dokumentala eta solasaldia"