[GEUREKIN MENDIRA] OIDUI
Atzo, GEUrekin Mendirako kideek ibilbide ederra egin zuten! Hemen igota uzten ditugu argazkiak eta Kikeren laburpentxoa, egun hau ahaztuta gera ez dadin!
“19 lagun egon ginen, 12 gizon , 7 emakume gehi 2 txakur.
Etxarri Aranatzetik Lizarrustiko mendatea igo eta hortxe autoak aparkatu. Hortik Lareoko urtegira jo genuen (1989an eraiki zuten Agauntza ibaia arautzeko), eskuinetik
inguratuz. Bidezidor ikusgarria da, batzuetan arroka bizian ekortua, eta ibaiaren
murmurioa atzealdean entzuteko aukera ematen zigun.
Aurrera jarraitu eta Jentilarri izeneko trikuharri ikusgarriraino jaitsi. Ohiko argazkien
ondoren, Oiduira hurbildu ginen. Zaldibiako bizilagunek bertan borda ikusgarri bat
prestatu dute, sukaldea, literak eta zerbitzuak dituena. Itxita egon arren, bada beti
irekita egoten den eremu bat, eguraldi txarra eginez gero babesteko aukera ematen
duena.
Hamaiketakoa, atsedenaldia eta itzulera, Enirio izeneko eremutik pasatuz, handik
itzulerako bidea hasten dugularik. Lareoko urtegia inguratzen dugu, oraingoan
ezkerretik eta abiapuntura iritsiko gara.
Lizarrustin bertan dagoen tabernan trago batzuk hartu -ez merke-merkeak, portzierto, eta buelta.”
KIKE KORRES
Hurrengo irteeraren informazioa hemen duzue.
Iruzkinik ez "[GEUREKIN MENDIRA] OIDUI"