Euskaraldia
EUSKARALDIA: Marka eta Erronka kirolean
Arabako kirol elkarteek keinu bat egin diete euskarari eta euskaraldiari.
Euskaraldiak, Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak eta Gasteizko kirol elkarte ezberdinek kirol-ginkana bat antolatu dute, kirola euskaraz gozatzeko eta kirolean euskararen erabilera sustatzeko. Euskaldiarekin bat egitea eta “Marka eta Erronka” topaketa iragartzea ziren helburuak. Jarduera urriaren 7an izan zen, Andre Mari Zuriaren plazan. Bertan errugbi Gaztedi taldea, eskubaloi Corazonistas taldea, Arabako Euskal Pilota Elkartea, Zuzenak gupildun-aulki saskibaloi taldea. Araberri saskibaloi taldea eta Badaiotz Sokatira taldea elkartu ziren.
Eskerrik asko bertan parte hartu zenuten taldeei, eta euskararekin bat egiten duzuen gainerako guztiei.
Iruzkinik ez "EUSKARALDIA: Marka eta Erronka kirolean"