Urrian ospatuko ditugu bigarrenez Gasteizko Auzoetako Batzar Irekiak. Ekainean martxan jarri genituen zenbait Batzordek bere martxa hartu dute eta dagoeneko lanean ari dira. Beste auzo batzuetan lehen bilera deialdia izango da oraingo hau.

Deialdi hau herritarrei begira eginda dago, norbanakoei begira, auzoetan Euskaraldian parte hartzea bultzatu eta tokian tokiko entitateen lanketa sustatzeko. Bilera guztiak 18:30etan ospatuko dira.

Urriak 10, 18:30 > Zabalgana-Ariznabarra > Zabalganako Gizarte Etxea.

Urriak 10, 18:30 > Judimendi-Arana > Judimendi Gizarte Etxea. > BIGARREN DEIALDIA!!! Urriak 17, 19:00 > Auzo Elkartean.

Urriak 11, 18:30 > Olarizu-Adurtza > Hegoalde Gizarte Etxea.

Urriak 11, 18:30 > Salburua > Salburua Gizarte Etxea.

Urriak 17, 18:30 > Alde Zaharra > Montehermoso Salcedo gela.

Urriak 18, 18:30 > Lakua-Arriaga > AEK-Zadorra Euskaltegia.

Urriak 19, 18:30 > Erdigunea-Babesgabeak > Ignacio Aldecoa Kultur etxea (Florida).

Urriak 20, 18:30 > Abetxuku > Auzo Elkartea.

Zaramaga-Aranbizkarra eta Txago-SanMartin-Gazalbide inguruetako Batzarrak dagoeneko ospatu dira. Bertan parte hartu nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan.

Edozein duda, galdera edo ekarpen baduzu jarri duda gabe gurekin harremanetan:
688743086

euskaraldiagasteiz@gmail.com