2019/20 ikasturtean, LGTBI+ pertsonentzako mintzalagun talde berria sortuko dugu, Lumagorri elkartearekin elkarlanean. Talde hau gainontzeko mintzalagunen baldintza berdinetan eratuko da, eta helburua, euskarazko mintzapraktika egitea izango da.

EMAN IZENA: LGTBI+ mintzalagun taldean izena emateko galdetegia
GARRANTZITSUA: Izena ematerakoan, oharretan zehaztu LGTBI+ taldean parte hartu nahi duzula.

Zer da Mintzalaguna?

Mintzapraktika egitasmoek euskaraz aritzeko ohiturarik ez duten lagunak ohitura dutenekin elkartzen dituzte, erabileran eragiteko eta hizketarako konfiantza eta gune berriak eskaintzeko. Mintzalagun bihurtzeko arrazoiak asko izan daitezke: ahaztutako hizkuntza freskatzeko, jende berria ezagutzeko, beste batzuei hori guztia egiten laguntzeko… Baina denek dute zerbait amankomunean: aisialdiaz euskaraz gozatzeko eta, arian-arian, lagun giro euskalduna sortzeko asmoa. Urteetako esperientziak erakutsi du askok egunerokotasunean euskaraz bizitzeko saltoa eman dutela, bidelagun izan dituzten mintzalagunei esker.

Bospasei laguneko taldeak izaten dira mintzalagunak: batzuk beren hizkuntza gaitasuna hobetzen dute, hizketarako lotsa galtzen dute eta konturatzerako euskaraz aritzen dira berbetan. Besteek, berriz, inguruko euskaldunei euskaraz bizitzen lagunduz euskarari ekarpena egiten diote.

Parte hartzeko baldintza bakarrak dira euskaraz komunikatzeko gai izatea eta astean ordubetez elkartzeko konpromisoa hartzea.

Informazio gehiago: 

 

Izena ematea

Epea: Urriaren 1etik 31era bitartean

URTEKO KUOTA > 20€

Laboral Kutxako k/k (GEU elkartea – Mintzalaguna)

ES06 3035 0080 90 0800061384 > Mesedez, ez ahaztu kontzeptuan zure izen-abizenak zehaztea eta ordainagiriaren kopia bat bidaltzea (Whatsapp-ez:640574996 edo info@gasteizkomintzalaguna.eus helbidera. Taldekatua izateko ezinbestekoa izango da urteko kuota ordainduta izatea.

Izen-emate fitxak jaso bezain laster hasiko gara ikasturte berri honetarako taldeak sortzen. Banan banan izena eman duzuen guztiekin harremanetan jarriko gara talde proposamena egiteko eta lehenengo bilera adosteko.