Aurten Arabako ardoa ezagutu eta dastatu nahi dugu Gasteizko Mintzalagunok eta GEUkideok. Horregatik, aurtengo Mintza Topa! irteera Eskuernagara egingo dugu, bertan dagoen Cándido Besa upategira. Gainera, Arabar Errioxako inguru eder hau ezagutzeko, bi proposamen luzatzen dizkizuegu:

  1. Eskuernagako hilerri ateoa bisitatu, eta ondoren, Cándido Besaren upategia ezagutu.
    • Ordu bete inguruko bisita.
  2. Eskuernagako hilerri ateotik hasi, eta inguruan ibilbide bat egin.
    • Ordu eta erdi inguruko txango erraza

Bi ekintzak leku beretik abiatuko dira beraz denok elkarrekin joango gara autobusean

  • Irteera > 10:30 > Autobus Geltoki zaharretik
  • Bazkaria > 14:30
  • Buelta > 18:30

MENUA

  • Patatak edo potxak
  • Entsalada
  • Txuletilak
  • Kafea eta pastel zatia
  • Ardoa eta kopatxo bat

Prezioa > Upategi menua, bisitak eta autobusa: 40€
Izen ematea > bidali mezu bat magirre@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz:

  • Izen-abizenak
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia
  • Menu berezik behar duzu?

Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin.