GEU elkartean familientzako lantegiak antolatzen ditugu hezkuntza zentroetako Guraso Elkarteekin elkarlanean.
Guraso erdaldunak edota euskara gutxi dakiten gurasoei zuzendutakoak:
- Juegos en familia y en euskera > Familia erdaldunak edota euskara gutxi dakiten familiei zuzenduta. Gurasoek seme-alabekin duten hizkuntza harremana lantzen da: haurrek ikus dezatela euskarekiko interesa sentitzen dutela eta nahiz eta euskara ez jakin ondo pasatu dezaketela euskaraz jolasten.
- El euskera en pantalla > Gaur egungo gizartean teknologia berriak modan daude. Askotan ez ditugu ezagutzen haurrentzako euskaraz jolasteko dauden aplikazio edota web orrialdeak. Saio honetan hainbat baliabide eman eta ezagutuko ditugu familian.
- Haur kantuak > Musika eta abestiak haurren ikaskuntza prozesuan oso garrantzitsuak dira. Lantegi honetan haurrekin jolasteko, ondo pasatzeko eta abesti berriak ikasteko aukera izango dugu.
Guraso euskaldunei zuzendutako lantegiak:
- Familian jolasean > Familia euskaldunei zuzenduta. Jolas hauen bitartez hitzkuntzarekin jolastuko dugu, abestiak eta leloak ikasiko ditugu… eta garrantzitsuena, seme-alabekin jolasten bizipen positiboak izango ditugu.
- Pantailetan ere euskaraz > Gaur egungo gizartean teknologia berriak modan daude. Askotan ez u haurreditugu ezagutzen haurrentzako euskaraz jolasteko dauden aplikazio edota web orrialdeak. Saio honetan hainbat baliabide eman eta ezagutuko ditugu familian.
LINGOLANG
Hezkuntza formalean egiteko lantegiak ere baditugu, Lingolang kasu. Ikastetxeetako hizkuntza-aniztasuna islatzea bilatzen duten saioak dira, hizkuntza horiek ezagutzera emanaz eta hiztunei aitortza eginaz. Ikastetxeei eta gurasoei aniztasuna lantzen laguntzeko tresna bat da.
Informazio gehiago nahi baduzu edota lantegi bat kontratatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: aisia@geuelkartea.eus