2011ko urtarrilean, Topaguneak honako hau proposatu zion euskaltzale talde bati: Gasteizek eta euskarak komunean duten historiaren ibilbide gidatua antolatzea Arabako Mintza Eguna topaketarako.
Zenbait bileraren ostean eta jende andanarekin hitz egin eta gero, hiriko Alde Zaharrean zehar garatzen den ibilbidea eta Gasteizen euskararen historia laburtzen duen gidoia osatu genuen. Hau da, Euskarak Gasteizen utzitako arrastoarekin mapa bat irudikatzea: “Atzo, gaur eta biharko Gasteiz euskalduna” ibilbidea da horren guztiaren fruitu.
Ordutik, GEU elkarteak ordu eta erdi irauten duen ibilbide batera moldatu du eta taldeentzat bisita gidatu bezala eskaintzen du.
Euskaltegiek, ikastetxeek, mintzalagunek, euskaltzaleek edo edozein norbanakok ikus dezake interesgarri Gasteizen euskarak izan duen ibilbidea ezagutze aldera.
Xehetasunak:
- Iraupena: ordu eta erdi inguru
- Hizkuntza: euskara zein gaztelera
- Ordutegia: eskatzailearen beharrizanei molda daiteke
- Lekua: Gasteizko alde zaharrean barrena
- Prezioa:
- 10-15 kide = 140 €
- 16-20 kide = 160 €
- 21-25 kide = 180 €
- Izena emateko:
- info@geuelkartea.eus
- 945 222 153