Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da.
2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu ariguneen bidez.
GEU Elkarteak, 2018ko lehendabiziko edizioan, Gasteizko Euskaraldia kudeatu zuen, ia 13.000 pertsonen izena ematea lortuz.
2020ko bigarren edizio honetan ere, proiektuaren kudeatzaileak gara.

Gasteizko koordinatzailearekin kontaktuan jartzeko: 688 74 30 86 edo euskaraldiagasteiz@gmail.com

Informazio gehiago edo ahobizi, belarriprest edo arigune bezala parte hartzeko: www.euskaraldia.eus