Zer eman dizu Mintzalagunak?
Begi-Belarri zikloaren ikasturteko lehen ikus-entzunezkoa Mintzalagunak protagonista dituen erreportaje berezia izan zen, Goiena telebistak egindakoa. Mintzalagunek egunerokoan zer egiten duten eta horrek euskal hiztun moduan zer suposatzen dien jasotzen du erreportajeak.
Emanaldiak Gasteizko Mintzalagunaren inguruan dabiltzan parte-hartzaile ezberdinak ezagutzeko, eta beraiekin hausnartzeko aukera eman zigun. Izan ere, proiekzioaren ostean mahai-ingurua egin genuen, baita gonbidatuen testigantzak bilduz bideotxo bat ere. Egitasmoaren inguruan egindako hausnarketak islatzen dira bideoan. Esparru pertsonalean proiektuak eragindakoari buruz hitz egiten digute, ‘Zer eman dizu Mintzalagunak?’ galderari erantzunez.
Parte hartzaileak
- Maite Agirre: Euskal Herriko Mintzalagun egitasmoaren koordinatzailea
- Naroa Cuesta Niso: Gasteizko Mintzalagun egitasmoan teknikaria eta mintzalaguntzailea
- Txema Pascual: Gasteizko mintzalaguna
- Karmele Oria Murguialday: Gasteizko mintzalaguntzailea
Eskerrik asko guztiei!!
Iruzkinik ez "Zer eman dizu Mintzalagunak?"