UDABERRI GASTRONOMIKOA
Euskaraz jateko, euskaraz sukaldatu beharko dugu! Horregatik, udaberri honetan, euskara eta gastronomia uztartuko ditugu, beste behin ere. Martxoan zehar, gastronomia munduan murgiltzeko ekintza desberdinak proposatzen dizkizuegu: saio gastronomiko bat, eta familian egiteko ekintza bat. ON EGIN!
SUKALDA (STA) TU
Marxtoak 27, asteazkena, 19.00-22:00
- Elkarrekin afalduko dugu
- Josetxo txefaren gidaritzapean
- Beheko Sua elkartean
- Mintzalagunentzako ekintza
MENUA
- Baba banuj (alberginia purea)
- Sagardotegiko bakailao tortilla
- Sagar tarta
Izena emateko azken eguna: Martxoak 20, asteazkena
Plaza kopuru mugatua: 10-12 lagun
Prezioa: 10€ lagun bakoitzeko
TXIKI TXEF
Martxoak 22, ostirala, 18.00-20:00
- Familian egiteko ekintza
- 6-12 urte bitartean
- Falerina tabernan
MENUA
- Tomate beteak
- Barazki lasañak
- Tortitak
Izena emateko azken eguna: Martxoak 15, ostirala
Plaza kopuru mugatua: Gutxienez 12 lagun eta gehienez 30 lagun (haur eta helduak barne)
Prezioa: Ume bat + heldu bat = 15€ / Bi ume + heldu bat = 20€ (Ume bakoitzeko heldu bakarra joan daiteke).
IZENA EMATEKO
Bidali mezu bat magirre@geuelkartea.eus helbidera edo bidali whatsappa 648907565 zenbakira honako datuok zehaztuz:
- Izen-abizenak
- Helbide elektronikoa
- Telefono zenbakia
Gure konfirmazio mezua jasoko duzu beharrezko informazioa eta ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin.
Iruzkinik ez "UDABERRI GASTRONOMIKOA"