UDABERRI GASTRONOMIKOA
Euskaraz jateko euskaraz sukaldatu beharko dugu! Horregatik, udaberri honetan, euskara eta gastronomia uztartuko ditugu. Apirila eta maiatzean zehar gastronomia munduan murgiltzeko ekintza desberdinak proposatzen dizkizuegu: 2 saio gastronomiko eta familian egiteko ekintza bat. ON EGIN!
Saio gastronomikoa_kartela_2018
> 2 SAIO GASTRONOMIKO, Josetxo txefaren eskutik
1) SUKAL +DA (STA) TU 1 > Apirilak 16, astelehena, 19.00
- Ilar krema mandarina toke batekin
- Bakailu lasagna
- Madariak ardo beltzean
- Izena emateko azken eguna: Apirilak 12, osteguna
- Plaza kopuru mugatua: 10 lagun
- Prezioa: 10€ lagun bakoitzeko
- Non: Beheko sua elkartean (Barrenkale, 7)
2) SUKAL+DA (STA) TU 2 > Apirilak 25, asteazkena, 19.00
- Guakamolea Totopoekin
- Piperrak entsaladaz beteak
- Arroz pastela
- Izena emateko azken eguna: Apirilak 23, astelehena
- Plaza kopuru mugatua: 10 lagun
- Prezioa: 10€ lagun bakoitzeko
- Non: Beheko sua elkartean (Barrenkale, 7)
> FAMILIA IRTEERA, Abastos fundazioaren eskutik
TXIKI TXEF> Maiatzak 18, ostirala, 18.00-19.30
Pintxo tailerra
5-12 urte bitarteko umeentzat
Familian egiteko ekintza
- Izena emateko azken eguna: Maiatzak 15, asteartea
- Plaza kopuru mugatua: gutxienez 20 lagun eta gehienez 36 (haur eta helduak barne)
- Prezioa: 10€ lagun bakoitzeko (haur zein heldu)
- Non: Abastos merkatuan
> IZENA EMATEKO bidali mezu bat zgil@gasteizkomintzalaguna.eus helbidera edo bidali whatsappa 640 574 996 zenbakira honako datuok zehaztuz:
- Izen-abizenak
- Helbide elektronikoa
- Telefono zenbakia
Gure konfirmazio mezua jasoko duzu beharrezko informazioa eta ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin
Iruzkinik ez "UDABERRI GASTRONOMIKOA"