‘Treblinkara azken trena’ antzezlana prezio erdian
GEU elkarteko kide izateak abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, antzezlanak euskaraz prezio ezin hobean disfrutatzeko aukera da.
- Noiz? Azaroaren 24an, ostegunean, 20.30ean
- Non? Félix Petite Antzokia (Ibaiondo Gizarte Etxea)
Sarrera: 7,5 € (%50 deskontua eginda)
1942ko abuztuaren 5a, asteazkena. Varsovia. Janusz Kòrczak doktore eta pedagogoak umezurztegi bat gidatzen zuen Stefania Wilczynska laguntzaile banaezinarekin, non 200 ume judutar baitzeuden, eta bertan umeen errepublika bat osatu zuen.
Instalazio moduan egindako lan honek omenaldia egin nahi dio Janusz Kòrczak-i, eta esperientzia bakarra izan nahi du ikusleentzat. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren ikuskizuna.
Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko bidali mezu bat magirre@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz:
- Izen-abizenak
- Helbide elektronikoa
- Telefono zenbakia
- Zenbat sarrera nahi dituzun
- Izena emateko azken eguna: AZAROAK 21, ASTELEHENA
Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin.
OHARRAK:
- Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez.
- Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu 20.15ean
- Ibaiondo Gizarte Etxearen ate nagusiaren ondoan.
- Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen.
Iruzkinik ez "‘Treblinkara azken trena’ antzezlana prezio erdian"