BestelakoakGasteizko Mintzalaguna
Mintzalagunentzako bigarren taldea
Mintzalagun bigarren talde bat izan nahi duzu?
Talde batekin nahikoa ez, eta bigarren batean ere parte hartu nahiko zenuke?
Orain da zure momentua!
Badira aste batzuk mintzalaguneko kideok zuen taldearekin astero astero elkartzen zaretela. Zuetako batzuek, txandaka lan egiten duzuenok batik bat, mintzalagun talde batekin nahikoa ez, eta bigarren talde batean parte hartu nahiko zenukete.
Beraz, zuen hasierako taldea mantendu, eta bigarren talde batean parte hartu nahi duzuenok, orain duzue aukera.
- Noiz? Urtarrilaren 15era arte duzue eskaera egiteko aukera.
- Nola? Idatzi info@mintzalaguna.eus helbidera.
- Zer? Azaldu zuen lehentasunak; egunak, ordutegiak, auzoak…
Oharra: Garrantzitsua da bi taldeetan parte hartzeko konpromisoa irmoa izatea. Lantaldearen aldetik, zuentzako bigarren taldea topatzen saiatuko gara, baina gerta liteke ez lortzerik.
Iruzkinik ez "Mintzalagunentzako bigarren taldea"