BlogaGasteizko Mintzalaguna
[MINTZALAGUNA] ARABAN DA, BAI, BAINA…
IKArekin elkarlanean antolatutako kultur txapelketa honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.
NOLA PARTE HARTU
- Astero Arabako herri eta leku ezberdinen 10 argazki zabalduko ditugu gure web gunean. Helburua, argazkiari lotutako galderari erantzun egokia ematea.
- Parte hartzea taldeka izango da (izen ematea maiatzaren 5era arte egongo da irekita), eta behean dagoen loturan erantzuten egingo da.
- Erantzun bakarra bidali ahal izango du talde bakoitzak.
- Talde bakoitzean, joko honetarako arduradun bat egongo da, eta erantzunak arduradun horren izenean bidali beharko dira. Taldeko parte hartzaileen izenak ere eman behar dira galdetegian. Kontuan hartu, zuen mintzalagun taldeko kide guztiek ez dutela zertan parte hartu behar lehiaketan.
- Asmatutako erantzun zuzen bakoitzak puntu bat emango du. Taldeak, lortutako puntuen arabera sailkatuak izango dira.
- 10 argazki sorta zabalduko ditugu 3 aste ezberdinetan. Tarte horretan puntu gehien lortzen dituen taldea finalera pasako da.
- Faseak:
Girotzea: apirilaren 24etik maiatzaren 5era (erantzunak maiatzaren 5ean). Ez du lehiaketarako kontatzen.
1.galdera sorta: maiatzaren 8tik 15era (erantzunak maiatzaren 16an).
2.galdera sorta: maiatzaren 22tik 23ra (erantzunak maiatzaren 24an).
3.galdera sorta: ekainaren 5etik ekainaren 12ra (erantzunak ekainaren 13an) - Mintzalagunen artean finalista suertatzen den taldea, IKA eta AEK euskaltegietako beste talde finalisten kontra jokatuko du.
- Finala ekainaren 22an izango da.
- Finala irabazten duen taldeak 150€-ko saria jasoko du.
Girotze fasea (ez du lehiaketarako kontatzen)
1. Araban da, bai, baina zer izen du argazkiko baselizak?
Gaunako San Bitor
2. Araban da, bai, baina nola du izena irudiko trikuharriak?
Sorginaren txabola
3. Araban da, bai, baina zer herritan dago argazkiko jauregia?
Ribabellosa
Zalantzak badituzue, idatzi edo deitu lasai: 945 222 153 / komunikazioa@geuelkartea.eus
2 iruzkin "[MINTZALAGUNA] ARABAN DA, BAI, BAINA…"