Hizkuntza normalizazioaren bidean, gazteak protagonistak dira
Hizkuntza normalizazioaren ikuspegitik datozen urteetarako erronka nagusietako bat haur eta gazteen artean euskararen erabilera indartzea izango da; haur eta gazteen hizkuntza ohituretan eragitea, alegia.
Gazteak euskararen erabileraren sustapenean aktibatu nahi ditugu, eta horretarako, ikasleen euskara batzordeak sortzea da asmoa. Batzorde hauek 16-18 urte bitarteko gazteekin osatuko dira eta hiru helburu nagusi izango dituzte:
- Partaide diren kideen artean euskararen erabilera indartzea eta finkatzea
- Inguruko gazteengan eragitea
- Ikasle gazteagoentzat erreferente eta eredu bilakatzea
Ebete-rekin batera batzorde horiek osatzea, formazioa ematea, egitasmoa zehaztea eta aurrera eramatea izango da GEU elkartearen lana.