GEUrekin mendira

Mendian ere euskaraz

Gasteizko GEU elkartearen baitan sortu zen ‘GEUrekin mendira’ taldea. 1995eko otsailaren 19an Ezkibelgo mendi tontortxoan norbaitek esan ei zuen polita zitekeela euskaraz jardungo zuen mendi taldea sortzea Gasteizen.

Ordutik 200 txangotik gora egin ditu GEUrekin mendira taldeak Euskal Herriko hainbat txokotara. Mendi apalak eta handiagoak tartekatzen dira hilabetean behin antolatzen dituzten txangoetan, gehienetan, hileko hirugarren igandean. Mendi talde honek euskaraz aritu nahi duen orori zabaltzen dizkio bere ateak.

Mendi irteeretako argazkiak ikusteko: GEUrekin mendira · ALEA Komunitatea

Harremana: geurekinmendira@geuelkartea.eus

gorbeiara-irteerageurekin-mendira