GEUREKIN MENDIRA – IKASTURTE BERRIA
Ikasturtea hastera doa eta indarrez bueltatzen da GEUrekin Mendira mendi taldea. Ikasturte honetan ere txangoaldiak izango ditugu, hilero-hilero; beti bezala Mendizorrotzako aparkalekuan elkartuko gara (Beti Jai frontoien aurrean).
Gure irteeretara etortzeko egin behar den gauza bakarra 8:30ean Mendizorrotzan agertzea da.
Zalantzak badituzu txango bakoitzaren arduradunaren telefono zenbakia eskura izango duzu. Irailaren 18ko irteeraren arduradunaren telefono zenbakia hemen topatuko duzu.
Parte hartzaileen artean banatuko gara kotxeetan (ez baduzu kotxea ez dago arazorik ekintzan parte hartzeko) eta guztien artean ordainduko dugu gasolina.
Kontuan hartu, Goiza ipintzen dugunean, beranduenik 14:30-15:00ak aldera Gasteizen izatea kalkulatzen dugula; eta Egun osoa jartzen dugunean, 17:00-17:30ak aldera Gasteizen izan ohi gara.
GEU Elkartetik, federatua egotea gomendatzen dugu. Federatzeak asegurua dakar eta babesten zaitu mendi-ibiliak, eskalada, arroilen jaitsiera, eskalada, espeleologia, mendiko eskia… bezalako ekintzetan. Federatzeko, hurbildu zaitez Gasteizko edozein mendizale klubera eta bertan kudeaketa egingo dute.
Animatu aurten GEUrekin mendira etortzera, taldeak euskaraz aritu nahi duen orori zabaltzen dizkio bere ateak.
Iruzkinik ez "GEUREKIN MENDIRA – IKASTURTE BERRIA"