BlogaGEUrekin mendira
[GEUREKIN MENDIRA – 30 URTE]
1995. urtea zen gure mendi taldea lehenengo aldiz elkartu zenean. “GEUrekin mendira” deitu zioten egitasmoari eta helburua mendiaz eta euskaraz gozatzea izan da hasieratik.
Aurten, 30 urte beteko ditu taldeak, eta otsailaren 16an betiko mendi irteeraz gain (Orixol) urteurren polit hau ospatzeko Iturrietako sagardotegian bazkari bat antolatu dugu!
Bi aukera daude egunean egiteko, baina lehenengora gonbidatzen zaituztegu!*:
- 8:30ean Gasteiztik atera (Mendizorrotzako aparkalekutik) + mendi irteera Orixolera + Iturrietako sagardotegian bazkaria.
- 13:30ean Gasteiztik atera (Mendizorrotzako aparkalekutik) Iturrietako sagardotegian bazkaria.
Buelta 18:00ak aldera izango da.
*Autobusa jarriko da bi kasuetan.
Aukera edozein izanda ere, derrigorrezkoa da izena ematea (bai mendi irteerarako bai sagardotegirako).
ETORRI GEUREKIN OSPATZERA!!
2 iruzkin "[GEUREKIN MENDIRA – 30 URTE]"