EUSKARAREKIN MUGITU ETA GEU TXOSNAN GELDITU!!!

Andra Mari Zuriaren jaiak hurbiltzen doaz eta aurten ere, Aihotz Plazan kokatzen den Txosnaren ardura hartu dugu. Aurreko urteetan oso gustora lan egiteaz aparte, gure lehentasunezko helburua lortu dugu: jaietan euskararen presentzia indartzea. 

Aurten, Aihotz plaza, “GEUTOKI” bihurtu dugu, euskararekin mugitzeko eta behin bertan, parada polit bat izateko.

Abuztuaren 2-tik irekiko dugu txosna, kartel paregabearekin: Dirty Durum Brass Band-en eskutik kalejira Kutxi kaletik Aihotz plazara, inaugurazioa eta GEU saria, Drag show-a eta XIBEROOTS-en kontzertua. Abuztuaren 3an, betikolez, familientzako unea izango da, ikuskizun polit batekin eta dantza plazanarekin!

Horretarako, txanden deialdia ireki dugu eta mezu honen amaieran dagoen estekan duzue izena-emateko aukera. 


Jai herrikoi eta euskaldunen alde!! Eta gogoratu, zuek zarete GEU!!!!

Zalantzarik baduzue jarri gurekin kontaktuan: info@geuelkartea.eus edo komunikazioa@geuelkartea.eus