BAZKARIRAKO IZENA EMATEKO EPEA AMAITU DA!!!

GEU elkarteak 25 urte bete ditu aurten, eta ospatzeko, Gasteizko zein inguruko euskaldunak gonbidatu eta animatu nahi ditugu kalean euskaraz egun oso bat bizitzeko.

Horretarako, EGIN DEZAGUN KALE! eguna antolatu dugu. Gasteizko euskaldunak KALEAN elkartzeko, Gasteizko euskal(e)dunon jaia!

Gasteizko euskaldunon herri bazkaria

MENUA:

  • Piperrak entsalada errusiarrez beteak, zurtoin beteak onddo saltsan, etxeko frijituak
  • Oilasko iztertxoak saltsan
  • Goxua edo sorbetea
  • Ardoa, kafea eta kopa

Prezioa: 20€

Izena-emateko: info@geuelkartea.eus / 945222153 /688819118 (watxap)

Bazkarian izena emateko azken eguna > URRIAK 25, ASTEAZKENA