Azaroaren 26an, Euskaraldian murgilduta geundela, Kike Amonarriz Vital Fundazioko Kulturunean izan zen hitzaldia ematen.
Gasteizko euskarari buruzko datu eta bitxikeri dezente ekarri zizkigun:
Gasteizen euskara egiten al da? Zenbat euskara entzuten da gure hirian? Zein da teknologia berrien eragina gure hizkuntzan?

Hauek eta beste hainbat galderen aurrean, tartetxo polita eskaini zuen Kikek!

Bideoaren grabaketa eta edizioa Alea.eus-en eskutik