BestelakoakBlogaEkintza OsagarriakGasteizko Mintzalaguna
[BIDEOA] “Gasteiz ate irekia da, arku bat, ostadarra; eta horrek hizkuntzarekiko jarrera irekiago bat izatera lagundu du” Mikel Querejeta, mintzalaguna
AnHitzak topaketen bederatzigarren saioan parte hartu zuen mintzalagun talde batek; ALEA bertan egon zen eta jasotakoa bideo batean bildu du.
AnHitzak, hizkuntza eta aniztasuna
2016an, lehen aldiz, AnHitzak Gasteizko Hizkuntza Aniztasunaren Topaketak antolatu ziren Oihaneder Euskararen Etxean. Aurtengo edizioan, osasun egoerak baldintzatuta eta segurtasun neurri bereziak tarteko, taldez talde ari dira garatzen.
Oraingoan ere, Gasteizko hizkuntza aniztasunaz, transmisioaz eta euskararekiko harremanez solasean ibili dira. Hurrengo asteotan, Euskaltzaleen Topaguneak eta Gasteizko Udalak topaketak publikoki aurkeztuko dituzte. Gainera, ALEArekin lankidetzan, saio guztien laburpenak bideoz jasoko dira, eta astean behin horietako baten berri izango duzue
Iruzkinik ez "[BIDEOA] “Gasteiz ate irekia da, arku bat, ostadarra; eta horrek hizkuntzarekiko jarrera irekiago bat izatera lagundu du” Mikel Querejeta, mintzalaguna"