Adimen artifizialari euskaraz egin dezan

Erronka berri bat dugu euskaldunok: makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenengo irakatsi egin behar diegu.

Hizkuntza gutxituak ez daude enpresa teknologiko handien asmoetan, eta euskara, guk euskaldunok sartu beharko dugu mundu digitalean.

Horretarako, milaka ahots behar ditugu, milaka grabazio ordu euskaraz.

Topaguneak eta GEU elkarteak bat egin du ekimen honekin

Ekimenean nola parte hartu azaltzeko eta lehen saioak egiteko ekimenak antolatuko ditugu Gasteizen, Hona hemen egitaraua:

  • Azaroak 3, 17:30-19:30: Salburua Gizarte Etxeko Ataria: Gaitu praktikan jartzeko postua Euskara Plazara ekimenaren baitan.
  • Azaroak 17, 17:30: Landatxo Gizarte Etxea: Aurkezpen-Hitzaldia, Asier Iturralde (Librezaleak elkartea) + INFO
  • Abenduak 1, 17:00-20:00: Zabalganako Arkupeduna Plaza: Gaitu praktikan jartzeko postua Neu Be Banabil ekimenaren baitan.
  • Honen ostean… Presta zaitez maratoirako!!!! (Laster berri gehiago).

Zure AUZOAN EKIMENA EZAGUTZERA EMAN NAHI BADUZU jarri gurekin harremanetan: euskaraldiagasteiz@gmail.com / 688743086

Common Voice euskaraz

Ekimen irekia da, irabazi asmorik gabea, kolaboratiboa eta orain masiboa bihurtu nahi dugu. Gaitu proiektuaren bidez, Mozilla fundazioak martxan jarritako Common Voice ekimena elikatuko da. 105 hizkuntzatan hasiak dira Common Voice-en ahots ekarpenak egiten, eta ia beste hainbestetan prestatzen ari dira. Librezaleak Elkarteak bultzatuta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak (HPS) sortu du Gaitu proiektua.

Auzolanean egingo dugu

Guztion artean sortuko dugun ahotsen datu-basea gero teknologia enpresa guztiek erabili ahal izango dute euskarazko tresna eta aplikazio berriak sortzeko, euskaldun guztion onurarako.

Zure ahotsa garrantzitsua da

Ahots asko eta askotarikoak behar ditugu, milaka: adin tarte genero eta mota guzti guztietakoak. Eta zurea ere bai noski.

Bi aukera dituzu parte hartzeko:

  • “Hitz egin”: grabatu zure ahotsa aplikazioak proposatzen dituen esaldiak zehatz mehatz esanaz.
  • “Entzun”: balioztatu aplikaziora igo diren esaldiak egoki grabatuta daudela.

HASI GRABATZEN!

Ahotsa grabatzeko tutoriala “Hitz egin”:

Igotako ahotsak balioztatzeko tutoriala “Entzun”:

Zein irizpide jarraitu grabaketa egin edo balioztatzean?

Hona hemen oinarrizko irizpide batzuk:

  • Esaldian jartzen duena zehatz mehatz esan behar da (edo entzun, balioztatzen bazaude).
  • Ezin da esaldia geure euskalkira moldatu grabatzen ari garen unean.
  • Ekidin esaldia ondo grabatzea eragotzi ditzaketen zaratak.
  • 20 urtez gorako pertsonek parte hartu ahal dute. Common Voice proiektu internazionalaren izanik ahotsak grabatzeko tokian tokiko legea betetzea da honen arrazoia.