Urtero bezala GEU Elkarteak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen du abenduaren 3an kalejira eta antzerki batekin erdigunean zehar eta amaieran kandelak piztera gonbidatzen ditu hurbildu nahi diren guztiak.


Datorren abendu hotza berotu nahiean, batukada-kalejira batekin hasiko gara Kumbalaye konpainiaren eskutik, arratsaldeko 18:00ean Arka plazatik aterako dena.

Egunari jarraipena emateko, “Patata Minak” antzezlana izango dugu Ane Gebarak eta Aitor Vinagretek gure irribarrea argitzeko, Andra Mari Zuriaren plazan, 18:30ean.
Honen ostean, arratsaldeko iluntasunez baliatuko gara eta 19:00ean Andra Mari Zuriaren plazan euskararen argiaren pizteari ekingo diogu, “Euskarak 365” egun dituela aldarrikatuz.

Aurreko urtean hartutako erabaki ekologikoari eutsiko diogu aurten ere, argitxoak eta kandelak bateratuz gure leloa osatzeko. Etxeko txikiek, beti bezala, aukera izango dute kandelak pizteko mosaikoa osatzeko.

GOAZEN GUZTION ARTEAN EUSKARA ARGITZERA!!