BlogaEuskaraldia

EUSKARALDIA(R)EKIN 2022

2022. urtea… Badator berriz Euskaraldia! Baina ez dator bakarrik, Korrikaren urtea ere izango baita aurtengoa. Ekin diezaiogun urteari eskuz esku, pandemiak eragindako gora-beherak gainditu eta ilusioz, korrika eta kalaka, euskarari urtebeteko ibilbide oparoa irekiz.

Euskaraldiak, beraz, urte hasiera ona behar du, eta horregatik, urtarrilaren 19an, Europa Biltzar Jauregian Gasteizko Euskaraldia 2022ren aurkezpena gauzatuko da, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

Ongi etorriak izango dira erakunde publiko zein entitate pribatuetako kideak, auzoetako euskara taldeak eta baita, interesa duten norbanako guztiak ere. Bakoitzak bere ikuspuntua emateko aukera izango du, auzoetatik, lantokietatik, elkarteetatik, klubetatik, erakundeetatik… 2022ko Euskaraldia guztion artean ekin eta egin dezagun!

Indarrak batu behar ditugu, hitzetatik ekintzetara jotzeko!

Anima zaitez eta hasi urtea ekimenetik euskara aktibatuz.

EGITARAUA

Non: Europa Jauregian – Avenida aretoan

Noiz: Urtarrilak 19

Zer: Aurkezpena, antzerkia, Ariguneei aitortza, mahai-ingurua eta hausnarketa.

Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara



Iruzkin 1 "EUSKARALDIA(R)EKIN 2022"

  1. Pozik hartuko dugu parte ekimenean.


Zure iritzia partekatu nahi duzu?

Zure eposta ez da argitaratuko. Derrigorrezko eremuak * bidez markatuta daude

Utzi erantzuna