Euskaraldia: Marka eta Erronka Kirolean
HELBURUA:
- Kirol mundua Euskaraldiarekin bat egitera gonbidatzea, era bide batez kirol entitateetan Ariguneak sortzeko azken bultzadatxoa ematea.
DATAK, ORDUAK, OINARRIA:
- Urriak 6, osteguna:
- Hiriko kale eta plazetan, Kirol entitatearen eremu naturalean.
- Arratsaldez, entitate bakoitzaren ordutegiari egokituta.
- Kirol erakustaldiak, edozein motakoak
- Sare sozialetara bideratutako bideo bat grabatzea
- Urriak 7, ostirala:
- Andra Mari Zuriaren plaza.
- 17:30-19:30
- Kirol ginkana parte hartzailea
- Parte hartzaileak: bi kasuetan16 urtetik gorako pertsonei bideratua (Euskaraldian parte hartu ahal izateko gutxieneko adina)
DESKRIBAPEN OROKORRA:
Gasteizko kirol munduak kaleak euskaraz hartzea da helburua. Horretarako, Kirol entitate, ikastetxe zein talde ezberdinekin hitz egiten gabiltza. Kirol ezberdinen erakustaldiak egitea eta denak kalean batera aritzea da ideia. Edozein kirol mota egin ahal da, ez daukagu inolako mugarik honi dagokionez. Euskaraldiaren metodologiaren baitan egingo da, hau da bertan parte hartzen dutenek Ahobizi / Belarriprest rolak hartu beharko dituzte ariketa egoterakoan.
URRIAK 6, OSTEGUNA:
- Arratsaldean zehar kalean entrenamenduak, saioak, klaseak eta kirol erakustaldiak egitea. Ezinezkoa izanez gero, euria dela eta, adibidez, leku itxietan ere gauzatu ahalko litzateke.
- Saioa Euskaraldiaren dinamika eramanaz egingo dira eta parte hartzaileek Ahobizi / Belarriprest identifikagarriak eramango dituzte
- Euskaraldiako iruditeria izango da tartean.
- Saioaren zatitxo bat grabatu eta sare sozialetara igotzea da ideia:
- Pegatinak: parte hartuko dutenen artean Ahobizi / Belarriprest pegatinak banatuko dira. Pegatinak aurretik GEUtik banatuko ditugu.
- Hashtag berdinak ipiniko ditugu: #KirolaEuskaraldia #EuskaraldiaGasteiz
- Bideo motza / Argazkiak -> Sare sozialetara entrenamenduaren/ekimenaren irudiak igoko dira. Gasteizko Euskaraldiko sare sozialeko kontuak aipatuko dira, Gasteizko Euskaraldiko sare sozialetatik dena partekatzeko
- Instagram: @euskaraldia.gasteiz
- Twitter: @EuskaraldiaGast
- GEUtik laburpenezko bideo laburra egingo da, gerora zabalduko dena.
- Parte-hartzaileek 16 urtetik gorakoak izan behar dira.
URRIAK 7, OSTIRALA:
- Andra Mari Zuriaren plazan izango da, arratsaldeko 17:30tatik, 19:30tara.
- Gasteizko Euskaraldiarekin elkarlanean zenbait kirol taldek euren kirolarekin lotutako jolasak antolatuko dituzte.
- Gainontzeko kirolari edo kirol entitateetako kideak parte hartzaile bezala joago lirateke eta xedea beste taldetako kideak beste kirolen jolasetan ere parte hartzea izango da.
- Amaitzeko denok elkarrekin zunba saio masibo batean parte hartuko dugu, denak batera dantzatzeko.
- Izango ditugun kirolen artean mota askotarikoak egongo dira: errugbia, eskubaloia, saskibaloia, eskupilota…etab
Euskaraldia parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtetakoa da, ekimen honetan ere oinarri hau mantendu nahiko genuke.
Egun hauetan garatuko diren ekintzak sare sozialetan zabaltzea gustatuko litzaiguke.
Ekimenera batzeko edo zuen Euskaraldiari buruzko beste edozein galderetarako:
- 688743086
- euskaraldiagasteiz@gmail.com
Ekintza hau Gasteizko Euskaraldiak Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udalak antolatutako Marka eta Erronka ekimenarekin bat eginez antolatu da.
Eskerrik asko!
Iruzkinik ez "Euskaraldia: Marka eta Erronka Kirolean"