Euskaraldia hasi aurreko egunean Euskal Herriko hiriburu guztietan ekintza bateratu bat antolatuko da hiriburuetako Euskaraldia Dinamizazioek eta Topaguneak berak koordinatuta.

Bakoitza bere hiriburuan, baina denok elkar hartuta, orain arte auzo eta herrietako Batzordeek egindako lana eskertuko dugu. Izena emandako Ariguneak hauspotu eta Ahobizi eta Belarriprest guztiak gonbidatuko ditugu, giro onean eta elkarrekin, txapa jartze bateratu bat egitera! Gainera, ETB-k zuzeneko emankizuna plazaratuko du hiriburu guztietako ekitaldiak tartekatuz.

Egin dezagun bat denok euskarak gure aho eta belarriak gozatzeko bidea egin dezan!

Hona hemen Gasteizko ekitaldiaren xehetasunak:

AZAROAK 17, OSTEGUNA

Jimmy Jazz aretoan

  • 18:00 IPURBELTZ antzerkia. Nai eta Ameztu Produkzioaken eskutik.
  • 19:00 EKITALDIA
  • 19:30 TXAPA JARTZEA ETA ARGAZKIA
  • 19:40 DJ MALANDRO

Hala Bedi tabernan

  • 21:00 LENOIR + MICE kontzertuan.

Zatoz eta gozatu!

HITZEZ EKITEKO GARAIA da!

Auzo Batzordeen egitaraua ere martxan da dagoeneko > + INFO