Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

[ZINEZ]: GAUA + PAUL URKIJO

azaroak 27 @ 19:00 - 21:00

ZINEZ-eko saio honetan GAUA filma proiektatuko dugu, eta horren ostean, Paul Urkijo zuzendariarekin solasaldia izango dugu.

Euskal mendiak, XVII. mendean. Sorgin-ehiza betean, Kattalinek atzean utziko du baserria gauaren erdian, senarrarengandik ihesi. Basoaren belztasunean galduta, haren atzetik dabilen presentzia sentitzen hasiko da. Bere bidean hiru emakume maitagarrirekin egingo du topo eta, arropa garbitzen duten bitartean, herriko beldur eta esamesen ipuinak kontatuko dizkiote elkarri. Kattalinen harridurarako, bera izango da istorio horien protagonista.

Noiz: Azaroak 27, 19:30
Non: Florida zinemak
Zer: Proiekzioa + solasaldia
Zenbat: 2 euro

 

*SARRERAK AURRERAGO SALGAI

Xehetasunak

Data:
azaroak 27
Ordua:
19:00 - 21:00
Kategoria Ekitaldi:

Egoitza

Florida Zinemak
San Prudencio Kalea, 22, 24
Gasteiz, Araba 01005
+ Google Map
Webgunea:
https://www.cinesflorida.com/