Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Sarrerak deskontuarekin. Sisiforen paperak

19 azaroa, 2020 @ 21:00 - 23:00

Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeak edota GEU elkarteko kide izateak abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, antzezlanak euskaraz prezio ezin hobean disfrutatzeko aukera da.

 

Antzezlaneko pertsonaietako batek dioen gisan, egunkari bat “Gerra eta bakea ttipi baten parekoa” da. Egunero iraungitzen den nobela amaiezina. Mundu kaotikoa, lau zutabe estutara ekarria. Ez da harritzekoa kazetariak bokazioaren zerbitzura egotea, lan ezinezkoa baita haiena: idazkera zehatzaren eta gertaeren egiaren alde setatzen dira erredakzioan, prekarietatearen eta etsipenaren kontra erlojupean borrokan. Bitartean, botereak hariak mugitzen ditu informazioa kontrolatzeko. Ikertu eta galderak egitea da kazetariaren zeregina; zer gertatuko litzateke, ordea, galdekatua dena kazetaria bera balitz?

“Egunkaria kasuan” libreki inspiratutako lan hau kazetaritzari egindako omenaldia da, modu bidegabean itxiarazi dituzten hedabide guztiei eskainia.

 

-Principal Antzokian
-Azaroak 19-20:30 
-6 €

Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko bidali mezu bat info@gasteizkomintzalaguna.eus helbidera honako datuok zehaztuz:

  • Izen-abizenak
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia
  • Zenbat sarrera nahi dituzun

Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin

Sarrerak eskatzeko eta jasotzeko:

  • Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
  • Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu OPERA ERAIKINAREN atarian
  • Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen

Xehetasunak

Data:
19 azaroa, 2020
Ordua:
21:00 - 23:00
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

Principal antzokia
San Prudencio Kalea, 29
Gasteiz, Araba, 01005 Spain
+ Google Map