- ekitaldia hau amaitu da.
[SARRERAK DESKONTUAREKIN] SEMEA PIXKA BAT MOTELAGO DABIL SOILIK
23 martxoa, 2022 @ 21:30 - 23:30
7,5€Beste askoren antzera, Mia ezinbesteko emakumea da bere etxeko egunerokoan. Bere baitako deabruen aurka borrokatzen da, ama, aita, alaba, senar «disidentea» eta, batez ere, Branko semea zaintzen dituen bitartean —Brankok endekapenezko gaixotasun izengabe bat du, eta mugitzeko ahalmena ari da galtzen—. Gaur 25 urte bete ditu Brankok, eta bere familia «akastunak» (gaur egun «disfuntzional» esango genioke) urtebetetze-festa antolatu du. Aukera paregabea izango da noizbait garrantzitsua izan zen guztiari buruz hitz egiteko, beti kontuan izan beharko genukeenaz mintzatzeko, betiere umorez, soiltasunez eta zintzotasun gordinez: oroimena, familia, denboraren iragaitea, ezberdina dena onartzea, gaztetasuna, maitasuna, beldurra, bakardadea, edertasuna, abandonua, zoramena, gaixotasuna… Bizitza.
GEU Elkartearen esku dauden sarrera guztiak saldu ditugu, Principal Antzokiak salgai dituenak kontsultatzeko, begiratu HEMEN