Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

[SARRERAK DESKONTUAREKIN]: MIÑAN

otsailak 19 @ 19:30 - 21:30

Ginean jaio zen Ibrahima Balde, baina egun batean amaren deiak etxea uztera behartu zuen Europara bere anaia txikiaren bila joateko. Basamortua zeharkatu zuen, eta zeharkaldian poliziekin, bahitzaileekin, pasatzaileekin, eta abar, topo egin zuen. Mina, egarria eta gosea ezagutu zituen Afrikatik Europarako bidean.

Ibrahima Balderen bizitzaren kronika bat da Miñan (anaia txikia), lehenengo pertsonan kontatutakoa, Amets Arzallusen eskutik, eta Artedrama taldeak antzerkira egokitutakoa.

Noiz: Otsailak 19, 19:30
Non: Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia (Hegoalde G.E)

*BAKARRIK BI SARRERA PERTSONA BAKOITZEKO (DERRIGORREZKOA DA MINTZALAGUN EDO GEUKIDE IZATEA SARRERAK ESKURATZEKO)*

Xehetasunak

Data:
otsailak 19
Ordua:
19:30 - 21:30
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

Hegoalde Gizarte Etxea
Alberto Schommer, 10
Gasteiz,
+ Google Map