Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

[SARRERAK DESKONTUAREKIN] ERRESUMA

9 ekaina, 2022 @ 21:30 - 23:30

Erresuma/Kingdom/Reino (William Shakespeareren tragedia historikoak) Arriaga antzokiaren ekoizpen berri bat da. Calixto Bieito da antzerki-proiektu zirraragarri honen bultzatzaile eta zuzendari artistikoa. Nazioarteko eszena-zuzendaririk ospetsuenetakoa da. Bieito bera da antzezlanaren zuzendaria, eta baita bertsioaren egilea ere. Bernardo Atxaga idazlea (Literatura Sari Nazionalean saritua) arduratu da euskarazko bertsiorako itzulpena eta moldaketa egiteaz. Hamaika antzezlek jokatuko dute antzezlana.

XV. mendeko Ingalaterrako historian berebiziko garrantzia izan zuen «Bi arrosen gerra» zeritzonak, Lancaster eta York etxeen arteko gerra zibilak. Arrosa gorria eta arrosa zuria zituzten ikur, hurrenez hurren: hortik gerrari jarri zitzaion izena. Bi leinuak ziren Edward III.aren oinordeko, eta biek nahi zuten tronua bereganatu.

Sarrerak HEMEN salgai.

Xehetasunak

Data:
9 ekaina, 2022
Ordua:
21:30 - 23:30

Egoitza

Gipuzkoa Spain + Google Map