Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

[SARRERAK DESKONTUAREKIN] Erlauntza >> AGORTUTA!!

15 azaroa, 2018 @ 21:30 - 23:00

SARRERAK AGORTU DIRA!!

Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeak edota GEU elkarteko kide izateak abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, antzezlanak euskaraz prezio ezin hobean disfrutatzeko aukera da.

‘ERLAUNTZA’ antzezlana

Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai…

Asteburu ‘eroa’ izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…

  • Noiz? Azaroaren 15ean, ostegunean, 20.30ean
    Non? Félix Petite Antzokian
    Sarrera: 7,5 € (%50 deskontua eginda), besaulki patioa.

Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko bidali mezu bat magirre@geuelkartea.eus helbidera honako datuok zehaztuz:

  • Izen-abizenak
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia
  • Zenbat sarrera nahi dituzun

Izena emateko azken eguna: AZAROAK 12, astelehena

Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin

Sarrerak eskatzeko eta jasotzeko:

  • Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
  • Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu 20.15ean FÉLIX PETITE ANTZOKIAREN atarian
  • Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen

 

Xehetasunak

Data:
15 azaroa, 2018
Ordua:
21:30 - 23:00