Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Sarrerak deskontuarekin. Ama Kuraia

28 urria, 2020 @ 22:30 - 29 urria, 2020 @ 00:00

Mintzalaguna egitasmoan parte hartzeak edota GEU elkarteko kide izateak abantaila ugari dakar eta horietako bat, esaterako, antzezlanak euskaraz prezio ezin hobean disfrutatzeko aukera da.

 

Gudak beti negozioa esan nahi izan du. Eta Ana Fierling jakinaren gainean dagoenez gero, bi semeekin eta alabarekin mugitzen da basakerian barrena. Alderdi ezberdinei eta aldi berean bati ere ez zerbitzatzen dabiltzala mamitzen da istorio tipiko hau, gizakiaren biziraupenaren ankerkeria ardatz duena. Tragediaren gainetik materialismoa dago, gudaren ondorioz gizakiok sentiberatasuna galdu eta ikasi gabe jarraitzen dugu, huts berak egiten.

Egun basakeria telebistaren bitartez irensten dugu, erabateko immunitatez. “Ama kuraia” honi urrun geratzen zaizkio Suedia, Alemania eta Polonia, horregatik garai zehatzik gabeko gerra-leku batera eramaten gaitu, zehaztu beharrik ez dagoena, erreferenteak etengabe eguneratzen baitira tamalez.

 

 

 

 

-Principal Antzokian
– Urriak 28-20:30 
-6 €

Sarrerak deskontuarekin eskuratzeko bidali mezu bat info@gasteizkomintzalaguna.eus helbidera honako datuok zehaztuz:

  • Izen-abizenak
  • Helbide elektronikoa
  • Telefono zenbakia
  • Zenbat sarrera nahi dituzun

Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin

Sarrerak eskatzeko eta jasotzeko:

  • Pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ditzake gehienez
  • Sarrerak emanaldiaren egunean bertan banatuko ditugu OPERA ERAIKINAREN atarian
  • Sarrera mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen

Xehetasunak

Hasiera:
28 urria, 2020 @ 22:30
Amiera:
29 urria, 2020 @ 00:00
Ekitaldi kategoria:
,

Egoitza

Principal antzokia
San Prudencio Kalea, 29
Gasteiz, Araba, 01005 Spain
+ Google Map